Irailaren 6ra aldatu da data. / Irungo Udala

Irungo Udaleko Garapen Jasangarriko arloak jakinarazi du eguraldi-aurreikuspenagatik izarrak ikusteko abuztuaren 8an egin behar zen eta bertan behera geratu zen jarduera irailaren 6ra aldatu dela. Dagoeneko tokia beteta dago, eta izena eman dutenei abisatu zaie.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia departamentuko bi adituen zuzendaritzapean, bertaratzen direnek ikusi, identifikatu eta zehaztapen gehiago eduki ahalko dituzte behatuko dituzten izarrei, satelite, planetei buruz. Aurrekoetan bezala, ikusi hutsean edo teleskopio baten laguntzarekin, Aiako Harriko iluntasunpean, eta ilargiaren presentziarik gabe, izarrez beteriko uda gau batez disfrutatu ahalko dute parte-hartzaileek.