Bi urre eta bi brontze Hondarribia Arraun Elkartearentzat

Asteburu honentan Sevillan Infantil eta Kadeteen Espainiako Txapelketa ospatu da. Hondarribia Arraun Elkarteak 45 gazteekin, 17 ontzietan banaturik, parte hartu du

0
2139

Asteburu honentan Sevillan Infantil eta Kadeteen Espainiako Txapelketa ospatu da. Hondarribia Arraun Elkarteak 45 gazteekin, 17 ontzietan banaturik, parte hartu du.
Hau izan da aurtengo azken estropada.

Sailkapen orokorreko 3. postuan amaitu du Hondarribiak (guztira 64 elkarte parte hartu dute).

Guztira 4 domina lortu dira. Urrezko bi eta brontzezko beste bi:

– 4- CM urrea: Iker Huarte, Jon Lekuona, Xabier Herrador eta Aitor Arburua

– 2- CF urrea: Itsaso Goikoetxea eta Irati Camarero

– 8+ CM brontzea: Iker Huarte, Jon Lekuona, Xabier Herrador, Aitor Arburua, Aimar Kanpandegi, Xabier Oiarzabal, Mattin Colas, Xabier Olaskoaga eta Euri Tife lemazaina

– 4X CF brontzea: Itsaso Goikoetxea, Irati Camarero, Cristina Bald eta Ane Azpiroz