Hondarribiko Udalak antzeko inkesta bat egin zuen orain dela hilabete batzuk. / Bidasoa bizirik

Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, Turismoaren Dinamizazio Plan bat garatzen ari dira eskualdea helmuga turistiko bikaina, adimentsua eta jasangarria izateko egoera hobetzeko helburuarekin.

Momentu honetan plana partizipatiboa izan nahi duen diagnosi-fasean dago. Horretarako, eta hiritarrengan ahal den informazio gehiena jasotzeko, sektore turistikoko eragile garrantzitsuetaz gain, Irungo Udalak hiritarrei zuzendutako inkesta bat jarri du bere webgunean. Honen helburua turismoaren inguruan hiritarren iritziak, kezkak eta proposamenak ezagutzea da.

“Hiriaren egoera turistikoaren inguruan hiritarrek zer pentsatzen duten ezagutu nahi dugu. Izan ere, hiritarrak oso zati garrantzitsua dira sektore honetako etorkizunean. Aldez aurretik beraien partaidetza eskertu nahi diegu gainera, haien iritzia oso garrantzitsua delako eta proposamen estrategikoa zein Dinamizazio Plana aurrera eramateko balio izango duelako”, adierazi du Miguel Angel Paez-ek, Bidasoa bizirik-eko presidenteak.

Bost galderez osatuta dagoen inkesta hau www.irun.org-en egongo da urriaren 16a eta 24a bitartean.

Azkenik azpimarratu behar da Hondarribiko Udalak antzeko inkesta bat egin zuela orain dela hilabete batzuk, bere Turismo Plan Estrategikoaren barruan.