Bi taldeen arteko familia argazkia. / CD Bidasoa

Bidasoa Irun: Ledo, Cavero (6), Crowley, Racotea (2), Zabala, Gey-Emparan, Odriozola, Aginagalde (5), Serrano (5), De la Salud (3), Azkue (4), Tesoriere, Nieto.

Partzialak: 1-3, 4-6, 7-7, 10-9, 12-12, 14-14; 17-15, 18-16, 19-16, 21-19, 23-21, 27-25.

Bi minutuz kanporatuak: Gey-Emparan (19:27), Tesoriere (43:40, 48:28), Crowley (56:21); Billèreren aldetik, beste lau (25:14; 33:08, 36:55, 53:31).

Bestelakorik: Billèreko Sporting d’Este pabilioian jokatutako lagunartekoa. Ateak itxita.

Bidasoa Irunek 27-25 galdu du Billèren aurka larunbat honetan Sporting d’Este pabilioian jokatutako lagunartekoan. Norgehiagokaren lehen zatia parekatua izan da, bigarrenean, berriz, erritmo eta lehiakortasun handiagoa erakutsi du etxeko taldeak.

Neguko bigarren hitzordurako, Jacobo Cuétara entrenatzaile bidasotarrak ezin izan ditu Munduko Txapelketan dauden jokalariak zelairatu (Rodrigo Salinas eta Nico Bonanno), ezta Matheus da Silva lesionatua ere. Gainera, José Manuel Sierra atezaina etxean gelditu da, tripako minak jota. Gorka Nieto eta Tao Gey-Emparan gazteek parte hartu dute.

Bigarren zatian, etxeko taldeak erritmo altuagoa ezarri du, eta horrek errenta txikiak lortzeko balio izan dio. Aldageletatik bueltan, Kauldi Odriozolak ez du jolastu lehen zatian giharretan min hartuta.

Bidasoa Irunen hurrengo lagunartekoa ostegunean izango da Toulousen (19:30ean).