Rodrigo Salinas. / Arrate Morales

Bidasoa Irun (13+18) 31: Sierra, Cavero (1), Crowley, Aginagalde (1), Salinas (4), De la Salud (5, 1p.), Azkue (11, 3p); Ledo (2), Racotea, Zabala (3), Tao Gey, Serrano (3), Tesoriere, Da Silva (1), Nieto, Bonanno.

Quabit Guadalajara (11+12) 23: Hombrados, Savini (3), Pereira (3, 1p), Gallardo (1), Paredes (4), Mouriño (4), García (5); Santamaría, Romanillos, Sanz, Román, Rodríguez, López, Bodí, Díaz (3), Marmesat.

Partzialak: 3-2, 3-5, 6-5, 8-7, 10-10, 13-11; 15-15, 18-15, 22-19, 24-20, 27-22, 31-23.

Epaileak: Escoda Pérez eta Sánchez Bordeta. Bi minutuz Zabala, Racotea eta Crowley bidasotarrak zigortu dituzte. Quabit Guadalajararen aldetik, Mouriño, Paredes eta Díaz.

Bestelakorik: Sacyr ASOBAL Ligako 25. Jardunaldia. Pandemiaren eraginez horrela aginduta, Artalekun ateak itxita jokatutako neurketa.

Bidasoa Irunek Quabit Guadalajara 31-23 mendean hartu du larunbat honetan jokatutako neurketan, batez ere bigarren zatian nagusi izan ondoren. Lehen zatian nor baino nor aritu dira bi taldeak, eta lehenengo minutuak bidasotarren aldekoak izan arren, Quabit Guadalajarak 3-5, eta 6-7 aurretik joan da. Ordu laurdenerako, bi entrenatzaileek hutsarte bana eskatu behar izan dute, euren taldeen norabideak zuzentzeko asmoz. Jon Azkue nagusi goleatzaile lanetan (guztira 11 gol), atsedenaldirako 13-11 aurrea hartu dute bidasotarrek.

Bigarren zatiko lehenengo minutuetan atezainak izan dira bi aldeetan nagusi. Lehenik, kanpokoek errenta deuseztatzeko; ondoren, Xoán Ledoren eskutik, eta Azkue erasoan, este behin tartea irekitzeko. 42. minutura iristear, Julen Aginagaldek bidasotarren 20. gola egin du eta kanpokoek hutsartea eskatu behar izan dute (20-16). Quabit Guadalajarak aldea murriztea lortu du hurrengo bi minututan (44. minutua, 21-19), baina etxekoen azken erantzun oso sendoak zazpi goletaraino igo du errenta, Xoán Ledok atetik atera sartutakoari esker (27-20). Azken minutuak pasa ahala, tartea bere horretan mantendu da (31-23).

Bidasotarren hurrengo neurketa oraindik ateak itxita jarraitzen duen Artalekun izango da berriz ere, apirileko bigarren asteburuan Recoletas Atlético Valladoliden aurka.