Euskara arloko ordezkaria den Monica Martinez. / Irungo Udala

Euskara Arloak jakinarazi duenez, Euskaraldiaren kontura antolatutako jardueren barruan, bertako euskarazko zenbait sortzailerekiko literatur topaketa bat izango da, ostiralean, hilak 30, 19:00etan, Amaian (Hitzaldi aretoan). Pello Otxoteko eta Ainara Maia irundar poetek eta Maite Darceles hondarribiar idazleak parte hartuko dute (Pello Otxotekok Kritikaren Saria irabazi berri du, 2019an), eta Jorge Gimenez editorea arituko da moderatzaile.

Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, eta, horretarako, mezu elektroniko bat bidali, irun@euskaraldia.eus helbidera. Aretoko edukiera mugatuko da, eta horrelako ekitaldietan bete beharreko segurtasun neurriak hartuko dira: maskara erabili beharko da nahitaez, segurtasun distantzia gorde beharko da, gel hidroalkoholikoa banatuko da…