Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren hurrengo edizioko kartela aurkeztu da

Antzinako Egipto da Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren 2019ko edizioa iragarriko duen diseinuaren protagonista

0
948

Irungo Udaleko Kultura Arloak, Oiasso Erromatar Museoaren bitartez, Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XIX. edizioa iragarriko duen kartela ezagutarazi du. Azaroaren 18tik 23ra bitartean izango da aurtengo edizioa.

Aurten, 53 pelikula jaso dira, askotariko jatorrietakoak, hala nola Hego Koreakoak eta Venezuelakoak. Aukeratutakoen artean, Frantziakoak eta Espainiakoak dira nagusi, baina badira Greziakoak eta Libanokoak ere.

Aurtengo kartelaren protagonista Tutankamonen hil maskara da, Egiptoko artearen barruko obra nagusietako bat, Howard Carter egiptologo ezagunak 1925ean aurkitua: oihal atzetik, Amaia KZko besaulki patioari begira dago Tutankamon, lehenengo film handiaren omenez, zeina laster iragarriko den.

Hautatutako filmak hiru emanalditan banatuko dira. Goizeko emanaldia Heziketa Sailari dagokio, zeina urteetan inguruko ikastetxeekin landu den. 17:00etan eta 19:00etan, beste bi emanaldi izango dira, ohiko lekuetan: Amaia Kultur Zentroan eta udal liburutegian (CBAn). Epaimahaia ikus-entzunezkoen eta arkeologiaren munduko profesional prestigiotsuek osatuko dute, eta epaia sariak banatzeko ekitaldian emango da jakitera, lehiaketari amaiera emateko.

Gainera, Orona Fundazioak, bazkide laguntzailea den eta jaialdirako egoitza bat jartzen duen aldetik, ikuspegi pedagogikorik oneneko pelikula sarituko du, aurreko urteetan baino zenbateko handiagoaz.

Trending Topic: Arkeologia

Oiasso Museoak berriro ere antolatuko dituen ekimenetako bat Trending Topic dira, gazte ikertzaileek eta, oro har, bisitariek historia eta arkeologia gaiak ikasteko eta eztabaidatzeko. Hurrengo hitzordua urriaren 10ean izango da, ostegunarekin, 19:00etan. Orduan, Denis Alvarez Perez-Sostoa irakasleak bere lana aurkeztuko du, “Gatibutasunaren arkeologia Erroman: kanpamentutik Tullianumera”. Interesa dutenak doan sartu ahalko dira, harik eta leku guztiak betetzen diren arte.