Zozketa otsailaren 8an izango da. / Hondarribiko Udala

Datorren otsailaren 8an, eguerdiko 13:00etan, Udaletxeko areto nagusian, bigarren eskualdaketako bizitza publikoen eskaeragile erregistroan, notario aurrean, familiako kideen arabera izena emana duten bizikidetza unitateen zozketa egingo da.

Kontutan hartu behar da izenemateak bi urtean behin berritu behar direla, eta hala egiten ez dutenek, kanpoan geratzen direla. Izenemateko epea urtarrilaren 31n itxiko da eta BAZen egin beharko da.

Hala, bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitza horiek.