Zozketa udaletxeko areto nagusian izango da. / Hondarribiko Udala

Otsailaren 8an eta eguerdiko 13:00etan egingo da udaletxeko areto nagusian bigarren eskualdaketako bizitza publikoen eskaeragile erregistroan, notario aurrean, familiako kideen arabera izena emana duten bizikidetza unitateen zozketa.

Kontutan hartu behar da izenemateak bi urtean behin berritu behar direla, eta hala egiten ez dutenek, kanpoan geratzen direla. Izenemateko epea urtarrilaren 31n itxi zen BAZen.

Hala, bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira Udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitza horiek.