Bihar bilduko dira azken aldiz beirak etxez etxe. / Hendaiako Udala

Azken aldiz bilduko dira bihar kutxa berdeak (beirak) atez ate Hendaian. Hendaiako Udalak gogorazi nahi du hondakinen eskumena Euskal Herri Elkargoaren esku geratzen dela orain.

Hala, datorren ostirala aurretik etxeko beirak zuzenean hiriko hainbat tokitan jarri diren edukiontzi berezietara eraman beharko dira.

Guztira 30 edukiontzi ari dira jartzen herrian zehar. Informazio gehiagorako Hendaiako Udalak + 05 59 48 30 85 telefonora deitzeko eskatzen du.