Plenoa internet bidez emitituko da. / Hondarribiko Udala

Bihar ostegunez zinegotziak egongo ez diren Udaleko Areto Nagusian burutuko den urriko ohiko osoko bilkura internet bidez emitituko du Udalak.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta www.hondarribia.eus gunearen bidez jarraitu ahal izango da. Udaleko Facebook perfilean ere ikus ahal izango da, www.facebook.com/HondarribikoUdala eta Youtubeko kanalean https://youtu.be/Al0BgQL9qKs.

COVID-19aren ondorioz aste honetan bertan dekretatutako azken neurriak direla eta, Plenoa telematikoa izango da eta ez da zinegotzirik egongo Udaleko Pleno Aretoan.