Biztanle berriei harrera egingo die udal gobernuak

Alkateak eta udal taldeak ongi etorria emango die biztanle berriei eta hiria aurkeztuko diete

0
966

Hendaiara 2016ko azaroaz geroztik bizitzeta etorri diren pertsonak, familiak eta merkatariak gonbidatuak izan dira izena ematera 2018ko urriaren 10ean, 18:00etan, biztanle berriei udaletxean egiten zaien ongi etorrian parte hartzeko. Hendaiako udaletxeko web orriaren bidez eman dezakete izena.

Izena jadanik eman dutenentzat Hendaiako Udalak gonbidapena irailaren bukaeran e-postaz jasoko dutela jakinarazi du.

Alkateak eta udal taldeak ongi etorria emango die biztanle berriei eta hiria aurkeztuko diete. Hiri ekipamenduak, ekintzak, animazioak eta udaleko proiektuak ezagutzeko aukera izango dute ere.