Aurtengo lehiaketen garaileen argazkia. / Hondarribiko Udala

Larunbata eguerdian burutu zen Alde Zaharreko Kultur Etxean aurtengo XXXIII. “Bordari eta Satarka” literatura lehiaketen sari banaketa. Bertan elkartu ziren aurtengo irabazleak, Hondarribiko Udaleko zenbait zinegotzi eta Udaleko Euskera erantzuleak ere. Aurtengo ekitaldian denetara 32 lanek hartu dute parte.

Bordari Literatur lehiaketan, A mailan irabazlea Mari Jose Azurtza izan zen, Erromes nauzu, bizitza erromesaldian lanarekin; bigarren Iñigo Legorburu eta Atsolorra geratu zen eta Hondarribiko Onenaren saria Beñat Egues-ek eta Lorea Lekuonak lortu zuten, Domingo Goñi Artola eta Urak lanekin. Kategoria honetan, 8 lan aurkeztu ziren.

B mailan aldiz, irabazlea Leire Mendiola eta Bexamela lana izan zen. Bigarren saria hutsik geratu zen eta Hondarribiko Onenaren saria Itsaso Albisuk lortu zuen, Zenbaki artean igerian lanarekin. Kategoria honetara 4 lan aurkeztu ziren.

Satarka Olerki lehiaketan, A mailan irabazlea Iñigo Legorburu eta Zentzuzko maitasunak (aforismo poetikoak) lana izan ziren. Bigarren saria Irati Goikoetxeak irabazi zuen Eleder aurreko (E.A.) zortzi egunak lanarekin. Hondarribiko Onenaren saria Mitxel Arzakek irabazi zuen Sustraiak han dituenak lanarekin. Denetara 15 lan aurkeztu ziren.

B mailan, lehen saria Saioa Venturaren Ironia hutsa lanarentzat izan zen, bigarrena Jone Roncalen Hemeretzi, 1.11 geratu zen eta Hondarribiko Onenaren saria Jon Aperribay-rentzat izan zen, Egunsenti berri baten distiraren islada lanarekin. 4 izan ziren aurkeztutako lanak.

Bordari Lehiaketako epaimahaia Jexux Mari Mendizabal, Mayi Iza eta Karlos Zabalak osatu zuten. Satarka Lehiaketan aldiz, Pello Otxoteko, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelena izan ziren. Bietan Arantxa Berrotaran Euskerako zinegotzia eta Karmelo Goikoetxea Euskerako teknikaria egon ziren.