Bueltan da Ttipi-Ttapa programa. / Hondarribiko Udala

Oporretatik bueltan da Hondarribiko Udalak antolatzen duen Ttipi-Ttapa programa. Hirurogei urtetik gorako pertsonei zuzendutako ibilaldi osasungarriak dira, monitore batek zuzendutakoak.

Gaur goizean egin dute lehenengoa, eta ostiralero abaituko dira, jai egunetan izan ezik, 11:00etatik 12:30ak arte, Itsas Etxea abiapuntu delarik. Doako jarduera da.