Remember taldea.

Udako kultur agendaren barruan, asteazken honetan, abuztuaren 14an, camp berbena bat egingo da Irunen, Remember talde irundarraren eskutik. Zabaltza plazan izango da hitzordua, eta 21:00etan hasiko da.

Udako programazioaren esparruan egiten da emanaldia. Programazio hori, hain zuzen, aire zabaleko proposamenekin indartu da hilabete hauetan, formatu txikiko kontzertuak, poltsikoko antzerkiak edo zinea Junkaleko plazatxoan eginez. Remember taldearen kasuan, errepertorioak azken hamarkadetako klasiko musikalak birpasatuko ditu. Camp berbenak ingurua girotuko du asteazken gauean, jaiegunbezperan.