Udaletxeko areto nagusian banatu ziren sariak. / Hondarribiko Udala

Udaletxeko areto nagusian Inauteriak direla eta Kultura eta Merkataritza departamentuek antolatutako sari desberdinen banaketa burutu zen atzo 19:30ean. Bertan izan ziren Kulturako zinegotzia Kalixa Silanes, Maddi Carton Kultura teknikaria, udaleko hainbat zinegotzi, eta nola ez partehartzaileen ordezkaritza handi bat.

2019ko karroza lehiaketako lehen saria Escuela de Baile Carlos Zapirain taldeak irabazi du, bigarren HKT La3 eta hirugarren Kuki taldea sailkatu dira.

D taldeko konpartsa lehiaketan, lehen saria Amute-Kostako auzolagunentzat taldearentzat izan da, bigarrena Pilar Peña Dantza Taldea eta hirugarrena Txotxuak sailkatu da.

A konpartsen (bakarkakoak) saria Guillermo Sodupek irabazi du, B konpartsena (2 eta 5 pertsonek osatutakoa) Maximo Martinezek eta C konpartsena (6 eta 15 pertsonek osatutakoa) Mendialde taldeak. Hondarribikoa ez den konpartsa eta karroza onena Santiagoko Deabruak-ek irabazi du.

Kartel Lehiaketan, eta Inauteri zein Gabonetako Erakusleiho Lehiaketetan irabazi dutenak ere ekitaldian izan ziren.