Irabazlea herri bozketa bidez aukeratuko da. / Bidasoa bizirik

CONNECT Innovation bai! europar proiektua Europar Batasunaren Regiostar 2019 sarien finalean dago jada. Proiektu hori Bidasoa bizirikek bultzatua da, eta Irungo eta Hondarribiko Udalek parte hartzen dute bertan, Euskal Hirigune Elkargoarekin, Mondragon Unibertsitatearekin, ESTIArekin eta Gaiarekin batera. Beste 3 hautagaitzarekin batera, CONNECT Innovation bai! proiektuak saria jasotzeko aukera izango du Eraldaketa Digitalaren Sustapena kategorian. Aurkeztutako proiektuen ezaugarri nagusia da eraldaketa digitala sustatzea merkataritza jardueretan eta prozesuetan, bai eta enpresekin loturiko beste esparru batzuetan ere.

Herri bozketa irabazlea aukeratzeko

Lehen baheketa egin ondoren, proiektu honek lehen fasea pasa du eta azken txanpan sartuko da orain. Herri boto gehien izaten dituen ekimenak eramango du saria.

Bozkatzeko, honako orrialde honetan sartu behar du herritarrak: https://ec.europa.eu/regional_policy/es/regio-stars-awards/2019/finalist?r=connect-innovation eta bozkatu botoia sakatu.

Bozketan parte hartzeko azken eguna irailak 9 da eta urrian jakingo da azken emaitza.

Berrikuntza, sormena eta ekintzailetza bultzatzeko proiektua

CONNECT Innovation bai! proiektuak bertako jendearentzako enpleguak eta aukerak sortu nahi ditu ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta sormenaren bidez. Era berean, proiektuak tokiko enpresei laguntzen die beren berrikuntzaren, espezializazio adimendunaren eta 4.0 industriaren aldeko apustua bultzatzen IoT, Hyper-conectividad, Big Data, 3D inprimatze edo robotikaren bidez, besteak beste.