Ondarribi tabernarentzat izan da herri epaimahaiaren saria pintxo onenari. / Hondarribiko Udala

Gorka Irisarri sukaldariak (Danontzat) eta “Aitatxi” izeneko pintxoak ordezkatuko dute Hondarribia datorren azaroan Badajozeko Olivenzan ospatuko den Erdi Aroko Pintxo Txapelketan. Sari banaketa gaur goizean burutu da udaletxeko areto Nagusian, eta han izan dira Maria Serrano Turismo eta Merkataritza zinegotzia, Arantxa Ayualla (Laia Erretegia) epaimahaiko kide moduan eta partehartu duten bost tabernen ordezkariak (Gran Sol, Enbata, Ondarribi, Danontzat eta Sardara).

Maria Serrano zinegotziak esan duenez, “eskertu egin nahi dut epaimahaiko sukaldariek eta parte hartu duzuten guztiek egin duzuten lana eta dedikazioa. Maila altuko lanak direla jakin izan dut eta denen artean Ondarribi jatetxea izango da Hondarribia ordezkatuko duena. Ziur lan ona egingo duela”.

Arantxa Ayuallak azaldu duenez, “oso prozesu polita izan da, bost tabernetan oso harrera ona izan genuen eta ez da batere erraza izan aukeraketa. Maila bikaina dago, oso pintxo landuak izan dira”.

Gorka Irisarri irabazleak esan duenez “sentimendu handiz egindako pintxoa da, aitatxiren omenez egina, txikia nintzenean berarekin partekatzen baitnuen. Ohore bat izango da niretzat Hondarribia ordezkatzea Olivenzan. Lan ona egiten saiatuko gara”.

Herri epaimahaiaren saria pintxo onenari Ondarribi tabernak jaso du “Onddoa Gorringotan” pintxoagatik.