Dantzaburua ospatuko da asteburuan Hondarribian

Hondarribiko hiru dantza taldek bere dantzari guztiak bertara eramango dituzte ostirala, larunbata eta igandean

0
953

Ohitura bilakatu den ekitaldi batean, asteburu honetan Itsas Etxean Dantzaburua izeneko ekitaldia ospatuko da. Hondarribiko hiru dantza taldek bere dantzari guztiak bertara eramango dituzte ostirala, larunbata eta igandean.

Dantzaburuko egitaraua honakoa izango da:

Ostirala 14, 19:30ean: Pilar Peña Dantza Eskolako ikasleen emanaldia.

Larunbata 15, eguerdiko 12:00etan eta 18:00etan, Gym Jazz Kuki García dantza eskolaren ikasleen emanaldia.

Igandea 16, 17:00 eta 19:30ean, Carlos Zapirain Areto Dantza Eskolaren emanaldia.

Sarrerak 3 eurotan, https://ticket.kutxabank.es/, Arma Plazan eta Itsas Etxean bi ordu lehenago salgai jarriko dira.