Dantzarekin gozatu Baionako Illicite Konpainiaren eskutik

Hendaiako Udaleko Kultura zerbitzuak, Baionako Udalarekin elkarlanean, dantzaren inguruan emanaldi bat proposatzen du, "Dantza arrats" hain zuzen ere, Illicite Bayonne Konpainiak aurkezturik. Konpainia hau 2015ean sortu zen eta Baionan dago kokaturik; Fabio Lopez koreografoa du zuzendari, izan ere, Malandain Ballet Biarritz dantza taldean dantzari aritu zena

0
784

Hendaiako Udaleko Kultura zerbitzuak, Baionako Udalarekin elkarlanean, dantzaren inguruan emanaldi bat proposatzen du, “Dantza arrats” hain zuzen ere, Illicite Bayonne Konpainiak aurkezturik. Konpainia hau 2015ean sortu zen eta Baionan dago kokaturik; Fabio Lopez koreografoa du zuzendari, izan ere, Malandain Ballet Biarritz dantza taldean dantzari aritu zena.

Hainbat erritmotako lau piezen inguruan antolaturik, dantza ikuskizun horretan, gorputza eta haren dinamika dira elementu eragileak. Egitarauak arimaren gaia esploratzen du eta haren barnetasuna, oinazeak, itxaropenak, beste munduari buruzko galdeketak, hiru unibertso koreografikoren bitartez. Artistak edertasunaren nozioari buru eginez arituko dira, herio zelaietako oroitzapenak ere ekarriz eta lur berri batean bukatuz, hara bota dituztelarik.

Kultura zerbitzuak horretarako hitzordua ematen du 2019ko urriaren 25ean, ostiralean, 20:30ean, Mendi Zolan kulturgunearen ikuskizun aretoan, Hendaian.