Dena prest inauterietaz gozatzeko

Desfilea 16:00etan abiatuko da Gaztelu Zahar pilotalekutik. Ibilbidea bukatzean Zanpantzar erreko da udaletxeko plazan

0
1384

Dena prest Hendaian bihar inauterietaz disfrutatzeko. 11:00etan euskal dantzak izango dira Sokoburu merkatuan eta hondartza inguruan, Akelarre eta Mutxiko elkarteen eskutik. 16:00etan abiatuko da desfilea Gaztelu Zahar pilotalekutik. Konpartsen artean Muthiko Alaiak, Patxaranga, Goloka, Burrunba eta Zarpai Banda arituko dira giroa sortzen. Ibilbidea bukatzean, udaletxeko plazan, Zanpantzar erreko da. Karpa azpian haurrentzat animazioa egongo da, baita talo, ogitarteko, patatak eta edariak. Bukatzeko, 20:00etan, dantzaldia hasiko da Kokoka taldearen eskutik.

Bestalde, bihar arte zabalik dago Hendaiako mediatekan eskoletako haurrek apaindutako mozorroen erakusketa.