Diru-laguntzen zerrendak argitaratu ditu Euskera arloak

Orain 15 bat urte jarri ziren martxan lehen laguntzak, eta urtez urte garatuz eta hobetuz  joan dira, betiere euskeraren erabilera eta hizkuntzarekiko motibazioa sustatzeko asmoarekin

0
1353

Guztira 245 eskari jaso dira (errepikatuak kontuan eduki gabe), horien artean %78,77a emakumezkoenak eta %21,22 gizonezkoenak izan dira (193 emakume eta 52 gizon). Behin eskari guztiak jaso zirenean, hauek aztertu eta baloratu egin dira, oinarrietan zehaztutakoa kontuan edukiz, eta hala diru-laguntza esleituz.

212 lagun izan dira diru laguntza onartu zaienak, horietako 139ri %100a eman zaie, 21i %75a eta 52k HABEtik jaso dute dirua, hortaz diru laguntza berkalkulatu eta horietatik 7k ez dute laguntza jaso ahal izan, gain finantziazioa gertatu ez zedin.

Bestalde, beste 41 laguni diru laguntza ukatu zaie, eskaria epez kanpo aurkeztu izanagatik, zerga obligazioetan egunean ez egoteagatik, asistentzia ez betetzeagatik, maila lehendik landua edo ez gainditua izateagatik, HABEk homologatutako taldeetako batean ez egoteagatik edo eskaria bikoiztua egoteagatik.

Aurtengo deialdian gainera aldaketa garrantzitsuak gehitu dira doakotasunera begira, baldintzak bete dituzten eskatzaile guztiek matrikula gastuen %100eko diru laguntza jaso baitute, baldin eta Irungo euskaltegi batean aritu badira. Gainera, gobernu programan eta beken oinarri arautzaileen 7. artikulua bete ahal izateko aurreikusitako 58.569 euroko zuzkidura ekonomikoa 4.000 eurotan handitu behar izan da, 62.569 eurora arte.