Kultura arloak Dokuirun filmaren hirugarren edizioa ekarriko du Amaia Kultur Zentrora. / Irungo Udala

Juncal Eizaguirre Irungo Udaleko Kultura ordezkariak iragarri du noiz izango den Dokuirun zikloaren hirugarren edizioa. Dokumentalen ziklo bat da Dokuirun, Amaia Kultur Zentroan antolatzen da, eta, beti, proiekzioaren aurretik, aurkezpena egiten du aukeratutako filmen protagonistaren batek. Harekin batera, aurten proiektatuko diren lanetako zuzendari Bertha Gaztelumendi irundarra izan da.

Dokumental bat askoz gehiago gozatzen da hasi aurretik bertako protagonisten azalpenak entzuteko aukera badugu. Hori egiten ahalegintzen gara Dokuirunekin. Lehenik, kalitatezko ziklo bat eskaini nahi dugu, zinemaldietan eta mailako beste hitzordu batzuetan proiektatzen ari diren lanekin, eta ahal dela etxeko jendearekin. Eta, bigarrenik, saioa indartuta egotea, betiere posible egin duen taldeko pertsonaren baten presentziarekin”, azaldu du gaur goizean Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak.

Hirugarren entrega honek 2018ko estreinaldiko formatu bera izango du; saio guztiak doakoak izango dira, baina gonbidapena eskuratu beharko da, turismo bulegoan edo, sarrerarik gelditzen bada, pelikula bakoitza ematen den egunean bertan. Saio guztiak ostiraletan izango dira, 20:00etan, Amaia Kultur Zentroan, eta, guztietan, pelikula bakoitzeko lantalde tekniko edo artistikoko partaideren batek (zuzendariak, aktoreek, dokumentalen sustatzaileek…) parte hartzen du: hasieran, pelikula aurkezteko du, eta, bukaeran, mahai inguru txiki bat egin eta ikus-entzuleen galderei erantzuteko.

Baieztatutako datak

– Urtarrilak 17, Jon Sistiagaren eta Alfonso Cortes-Cavanillasen “Zubiak” eta “ETA, isiltasunaren amaiera” serieko lehen kapitulua. Kazetari irundarrak aurkeztuko du proiekzioa.
– Otsailak 14, Bertha Gaztelumendiren Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa. Kazetari, ikertzaile eta errealizadore irundarrak aurkeztuko du dokumentala; proiekzioa gaztelaniaz izango da.
– Martxoak 6. Filma zehazteke dago, baina emakumea izango da protagonista.
– Martxoak 20, Sanctuary (Santuario). Greenpeace-k ekoitzitako dokumental batean Bardem anaiak Antartikara doaz klima aldaketaren ondorioez ohartarazteko. Greenpeace-ko pertsonaren bat etorriko da filmari buruz hitz egitera eta, gainera, sortu berria den Irungo gazteekin eta zaborra biltzeko hainbat jarduera egin dituen Recicla Birziklatu Elkartearekin batera aurkeztuko da.
– Apirilak 3, Oskar Alegriaren Zumiriki, euskarazko proiekzioa. Veneziako Zinemaldian estreinatu zen zuzendari nafarraren dokumentala; bera etorriko da film honen “première” edo Gipuzkoako lehen proiekzioa izango den lana aurkeztera.
– Apirilak 17, Amazing Grace, Alan Elliot eta Sydney Pollack-en filma. Aretha Franklin artistaren diska salduenari buruzko lana.