Irteera ordua 8:30etan izango da Portuko elizatik eta Iparraldeko Bidearen lehen etapa egingo da. / Hondarribiko Udala

Arma Plaza Fundazioak eta Asociación Jacobea Irun-Bidasoa “Jacobi” elkarteak “Ezagutu zure hiria” ekimenaren barnean, iniziatiba berri bat aurkezten dute, Hondarribitik irtenda Lezora Done Jakue bidea eginda.

Irteera ordua 8:30etan izango da Portuko elizatik eta Iparraldeko Bidearen lehen etapa egingo da. Helburua Done Jakue bidea ezagutaraztea da, elkarbizitza sustatuz eta fundazioaren zein elkartearen helburuak ezagutaraztea.

Portuko eliza aurretik aterako da eta San Pedro kalean barrena joanda, Arma Plazara igoko da eta handik Santa Maria arkua jaitsiz, Santa engraziako ermitara helduko da.

Baselizaren atzetik Santiagotxoko ermitara helduz, handik Irundik datorren bidea hartu eta Guadalupeko santutegira helduko da, gero handik Lezoraino jaisteko. 13:00ak aldera heltzea espero da. Behin Lezon, Santo Kristoren elizara bisita gidatua egingo da eta jarraian aukerazko bazkaria.

Izenemateak egiteko Arma Plaza Fundazioan, 943 64 46 23 eta 943 64 36 77 zenbakietan eta postaz armaplaza@armaplaza.eus helbidean.