SIGMA Project taldea. / Hondarribiko Udala

Ostiral honetan, hilak 17, 20:00etan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitako kontzertua izango da Paradorean. Arantza Ezenarro sopranoak eta Aurelio Viribay-k pianoan, kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 20:00etan. Ez dago sarrerarik jadanik. Informazio zehatzagoa https://www.quincenamusical.eus/eu/egitaraua/ikuskizuna/e/arantza-ezenarro/ gunean.

Era berean, hilak 22an Hiruzta Txakolindegira joko du Hamabostaldiak. Bertan kontzertu berezia eskainiko du SIGMA Project taldeak arratsaldeko 20:00etan. Cecilia Bercovich bibolin-joleak, omenaldia eskainiko dio Leonard Bernstein konposagile eta orkestra zuzendari amerikarrari, jaio zenetik 100 urte betetzen baitira aurten, saxofoi eta biolin laukoterako moldatuak izan diren “West Side Story” famatuko dantza txinpartatsuekin.

12 eurokoa da sarreraren salneurria; 45 euro gehiagoren trukean txakolindegian afaldu ahal izango du plazer duenak.