Udalak Egiluze Ikastetxearen atzekaldean bizikletak aparkatzeko gune berri bat ipini du. / Hondarribiko Udala

Udalak Egiluze Ikastetxearen atzekaldean bizikletak aparkatzeko gune berri bat ipini du.

“Ikastetxetik eskatu zitzaigun beharrezkoa zutela txirrindak aparkatzeko gune bat, eta ikastetxeekin daukagun lankidetzaren barnean, aste honetan bertan jarri dugu”, esan du Kalixa Silanes Hezkuntza zinegotziak.

“Gogoratu nahi dut azken asteotan Udalak antzeko aparkatzeko guneak jarri dituela Talaia Ikastetxearen inguruan, Amuten, Bordari Ikastetxean, Mendelun, Portuko Elizaren atzealdean, Uria Harresian, San Nikolaseko zubiaren aurrean, eta Jostaldi frontoiaren inguruan, Euskaltegiaren parean ere”.