Egiluze Ikastetxeko Haur Hezkuntzako talde bat Zumardian asteazkenero ospatzen den Azokan izan ziren. / Hondarribiko Udala

Atzo goizez, Egiluze Ikastetxeko Haur Hezkuntzako talde bat Zumardian asteazkenero ospatzen den Azokan izan ziren.

“Oso interesgarria iruditzen zaigu herriko ikasleak Azokara etortzea. Baserritarren eta bertako ekoizleen lanaren eta nola ez, bertako produktuaren garrantzia zein den azaltzen saiatu gera, eta interes handia erakutsi dute”, esan du Kalixa Silanes Ingurumen zinegotziak.