Parkearen webgunearen bidez erosi ahalko dira sarrerak. / Ficoba

Eguberrietako Haur Parkea egun hauetan Ficoban ditugun ezinbesteko hitzorduetako bat da. Horregatik, beste urte batez, hiru pabiloiak dibertsioz beteta ospatuko ditu Eguberriak Ficobak. Etorri nahi duten guztiek abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, arratsaldez, izango dute hitzordua, abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean izan ezik, Parkea itxita egongo baita egun horietan.

Behin Ficobako ateak zeharkatuta, zer aurkituko dute familiek?

Bada, lehenik, kirol asko, Real Sociedad taldearen eskutik. Kamiseta izerditutakoan, jarduera teknologiko bat egin ahalko dute haurrek, “Ikasgela ibiltaria”, Gipuzkoako Foru Aldundiaren KULTURA DIGITAL@ programaren barruko proiektu bat, bideo jokoak sortzen eta programatzen ikasteko.

Arnasa hartu, eta dantzan eta kantuan erre ahalko dute energia, ETB3ren karaokean, edo laser tagean jolastu, izpi infragorriak tiratuz, barraketara iritsi aurretik.

Matxinsaltoa, trena, zaldiko-maldikoa, eta ohe elastikoak jarriko dira Ficoban, baita SportJam Kids Park delakoa ere (maila guztietako arrapalak, scooterrean ibiltzeko).

Eta, noski, es dira faltako hitzorduan zezen mekanikoa, puzgarriak, Gurutze Gorriko lehen sorospen tailerrak eta birziklatze tailerrak Txingudiko Zerbitzuen eskutik.

Indarberritzeko, oso eskaintza gastronomiko oparoa izango du Ficobako Eguberrietako Haur Parkeak, eta urtebetetzeak prezio berezian ospatzeko aukera ere emango du, pizzak, krepeak, izozkiak eta irabiatu gozo-gozoak eskainita. Hori guztia eta beste jarduera asko izango dira Ficobako hiru pabiloietan bisitarien zain.
Gainera, aurten, lehenengo aldiz, lau pertsona Futuroscopera joateko bidaia bat (bi egunerako sarrerak eta hotel gau bat) zozketatuko da. Futuroscope eta bertako berritasunak zain daude!

Ikastetxeentzat gordetako jardunaldiak gero eta ugariagoak dira

Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herritik Ficobako PINaz gozatzera datozen ikasleen kopurua etengabe hazten ari da. Aurten 3.000 baino gehiago izango dira; hori dela eta, ikastetxeentzat gordetako jardunaldiak bost izango dira, iaz baino bat gehiago. Beraz, gaurtik (astelehena) hilaren 16tik (ostirala) 20ra (ostirala), PINa ikastetxeentzat bakarrik egongo da zabalik.

Datu praktikoak

Eguberrietako Haur Parkearen webgunean erosi ahalko dira sarrerak, pin.ficoba.org helbidean. Abenduak 16tik 22ra eskaintza berezia: 5 euro
Egutegia: abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra
Ordutegia: 15:00etatik 20:00etara
Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, itxita

Prezioak

3-13 urteko haurrak: 8 euro
Helduak: 7 euro
3 urtetik beherako haurrak: dohainik
Hamar haurretik gorako taldeak: 6 euro haur bakoitzeko (heldu bat dohainik sartu ahalko da taldearekin)
Familia ugariak, txartela erakusten badute: 6 euro haur bakoitzeko
Parkinga, dohainik