Matxin Arzu kaleko kontenedoreak. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Merkataritza eta Turismoko zinegotzia den María Serranok esan duenez, “erdiguneko ostalaritza establezimenduei, batez ere Portua auzokoei, eskutitza bidali diegu, eta bertan laguntza eskatu diegu haien negozioek sortzen duten zaborra uzten dutenerako. Kontua da elkarrekin lan egitea Hondarribiko erdigunea ahalik eta garbien edukitzea lortzeko, batez ere zabor edukiontziak dauden eremuetan”.

“Iaz, udan, zentzu berean egin genuen lan. Eskutitz bat eman diegu eskuan Portua auzoko ostalaritza negozioetako arduradunei. Bertan zaborrak dagozkien edukiontzietan uzteko ordutegiak adierazten dira. Helburu nagusia zabor poltsak edukiontzien ondoan pilatzen ez joatea da, ingurunea garbi edukitzea eta Hondarribia bizilagun eta bisitarientzat atseginagoa izatea da”.

“Hondarribitik eta Txingudiko Zerbitzuetatik ahalegin berezia egiten dugu egun berezi hauetan, Aste Santuan edo udan, eta zabor bilketa areagotu egiten dugu establezimendu asko dauden eremuetan, adibidez Portua auzoan. Ea denen artean lan ona egiten dugun”, amaitu du esanez Serranok.