Inkestak betetzeko epea urtarrilaren 15ean itxiko da. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak eguneroko mugikortasunari buruzko inkesta bat zabaldu berri du; pertsonen eta merkantzien eguneroko desplazamenduetan dauden arazoak ezagutzeko dagoen beharrean du jatorria, Hondarribiko Hiri Mugikortasun Iraunkorra Planean zehaztuko den mugikortasun eredu berri bat proposatzeko.

Informazio guztia udal web gunean dago, www.hondarribia.eus/mugitzenda, atalean hain zuzen ere. Hortaz gain, BAZen papereko euskarrian ere topa daitezke. Inkestak betetzeko epea urtarrilaren 15ean itxiko da.

Mugikortasun Planaren beharra

Mugikortasun Plan honek, Landa-garapena, Ingurumena eta Agenda 21eko Zinegotzigoak bultzatuta, parte hartzean oinarritutako diagnostiko bat eta Ekintza Plan bat edukiko du, eta irisgarritasun unibertsalean, segurtasunean, airearen kalitatean eta hiriaren erakargarritasunean hobekuntzak lortu nahi ditu.

Auzokide, elkarte, entidade, ekipo tekniko eta udal arduradunen ekarpenei irekita dagoen prozesu parte-hartzailean datza. Horregatik, 2018ko urritik topagune, paseo, tailer, debate eta bilera desberdinak egiten ari dira, beharretan sakontzeko eta mugikortasunaren etorkizuneko ikuspegi amankomun bat sortzeko.

Prozesu honen gakoetako bat Hondarribiko Mugikortasun Mahaia da. Mahai hau mugikortasunaren inguruko ekimenak proposatu eta eztabaidatzeko gizarte zein erakunde agente desberdinen ordezkaritza duen foro autonomoa da.

Mugikortasun Mahaia 2017tik dago funtzionamenduan. Egun, bere ekintzak debate tematikoak burutu eta udalerriko mugikortasuna, iraunkorragoa, seguruagoa, osasuntsuagoa eta berdintasunean oinarrituta egoteko gidari gisa jardungo duen Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Itun bat prestatzera zuzenduta daude. Horregatik, Mugikortasun Mahaiko azkeneko bileran Ingurumenarekin adeitsuak diren garraio-moduak (oinez, bizikletaz, garraio publikoan) bultzatu eta motordun garraioa (bereziki kotxea) arrazionalizatu behar dela aipatu zen.