Ekainaren 20an, “Amaren Intxaurrak”, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria

2021eko ekainaren 20an (igandea), 11:00etan, Hendaiako Daniel Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo talde famatuak “Amaren Intxaurrak”, bere azken ikuskizuna, aurkeztuko du

0
1080

2021eko ekainaren 20an (igandea), 11:00etan, Hendaiako Daniel Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo talde famatuak “Amaren Intxaurrak”, bere azken ikuskizuna, aurkeztuko du.

Akelarre elkarteak antolaturik, haur elbarrituak eskolan integratzeko helburua duen Seaskako Integrazio Batzordearen aldeko ikusgarri hau martxoan aurreikusia zen Hendaia Euskaraz-en baitan, eta gibelatua izan da osasun egoerarengatik.

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan intxaur zaporeko irria.

Marimototsek amak emandako parkeko landare eta lore magiko guztien haziak gordeta ditu. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz.

Txartelak salgai dira:

– Hendaiako Lovi kafetegian (Errepublika plazan)
– Akelarre elkartearen webgunean akelarre.eus.

Prezioa: 8,50 euro. Dohainik 2 urtetik pekoentzat (baina txartela hartu behar da, ikusle kopurua kalkulatzeko).