Helene Sagarzazu eta Naroa Zubimendi. / Santiagotarrak KE

Joan den asteburuan, otsailaren 10ean, 11:00etan hasita, Santiagotarrak Kirol Elkarteko aulki mugikorreko arraunketa taldeak Gipuzkoako Ligaren lerroko lehenengo estropadan parte hartu zuen Orion.

Lortutako emaitzarik nabarmenenak hauexek izan ziren:

– Chembao Sánchez: irabazle haur mailako mutilen skiff-ean.
– Pablo Martínez eta Julen Lasarte: bigarren mutilen kadeteen scull bikoitzean.
– Gorka Ortiz, Ander Vázquez, Beñat Jiménez eta Iñaki Romano: bigarren mutilen kadeteen lauko scull-ean.
– Maitane Zapiain eta Ane Calvo: hirugarren haur mailako emakumeen scull bikoitzean.
– Naroa Zubimendi eta Helene Sagarzazu: hirugarren emakumeen kadeteen scull bikoitzean.
– Ander Ibargoien, Pablo Martínez, Álex Conde eta Xabi Etxebeste: hirugarren haur mailako mutilen lauko scull-ean.

Santiagotarrak Kirol Elkarteko aulki mugikorreko taldea lehiatuko den hurrengo estropada Orion jokatuko da otsailaren 25ean.