Itsas Etxean izango da Eñaut Elorrieta abenduaren 23an. / Hondarribiko Udala

Eñaut Elorrietak Harian bere proiektu berria Hondarribian aurkeztuko du datorren abenduaren 23an, 19:30etan. Ken Zazpiko abeslari eta liderra, Kaabestri String Ensemble taldearekin batera dabil abentura berri honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatutako taldea.

Sarrerak salgai daude 8 eurotan https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean, Arma Plazan amaitu bitarte eta ekitaldiaren egun berean bi ordu aurretik Itsas Etxean. 18 urtetik beherakoentzat, sarrera 4 eurokoa izango da.