Sarrerak salgai daude dagoeneko betiko lekuetan. / Irungo Udala

Apirileko kultur agendaren barruan, aipatzekoa da Ken 7 taldeko abeslaria den Eñaut Elorrietak Kaabestri String Ensemble hari kintetoarekin batera Amaia Kultur Zentroan emango duen kontzertua: “Harian”. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 7,55 euroan, betiko lekuetan: turismo bulegoan, www.irun.org/entradas webgunean eta, sarrerarik geratzen bada, kontzertua baino ordubete lehenago, Amaia Kultur Zentroko txarteldegietan bertan.

“Harian” goiburupean, Elorrieta eszenatokira igotzen da hari boskote baten laguntzaz: Kaabestri String Ensemble taldeaz. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatzen dute boskotea. Bi biolin, biola bat biolontxelo bat eta kontrabaxu bat dira. Deserriko kantak diskotik ateratako kanta batzuk interpretatuko ditu, baita berezko konposizio batzuk ere, Ken Zazpi taldearekin interpretatzen zituenak, eta ustekabeko bertsioren bat ere bai.