San Nikolas kalea. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak ekintzailetzaren sustapena, eta merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa indartzeko dirulaguntzen deialdia burutu du. Izena emateko epea irekita dago BAZen eta www.hondarribia.eus gunean, eta urriaren 30ean itxiko da.

Hondarribia Abian planaren barnean dagoen ekimen bat da. Plan honen bitartez, Hondarribiaren garapen sozioekonomikoa indartu nahi da.

Diru-laguntzak bi helburu dauzkate: batetik, duela gutxi hasitako edo urtea amaitu aurretik hasiko diren ekintzailetza proiektuei sostengua ematea, eta bestetik, enpresei bere lehiakortasuna hobetzeko sostengua ematea.