Ikastaroak alde teorikoa, praktikoa eta saltokian bertan eskainitako alholkuritza saio bat darama. / Hondarribiko Udala

Udalak herriko merkatariei begira bere komertzioen eskaparateak apaintzeko ikastaroa antolatu du. Pasa den astean hasi zen eta uztailaren 12an amaituko da, eguerdiko 12:00etatik 16:00etara. Hondarribia Abian, Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Planaren barruan garatzen da ikastaroa.

Helburua Hondarribiko saltokien uztailaren erdian gure hirian ospatuko den Hondarribia Blues Jaialdirako erakusleihoak apaintzea da. Horrekin batera, merkatariei helarazi nahi zaie, denden lehen komunikazio-bidea izanik, erakusleihoek duten berebiziko garrantzia.

“Ikastaroaren beste helburu bat”, dio Maria Serrano Merkataritza zinegotziak, “azken proiektu bat burutzea Hondarribia Blues Jaialdiaren inguruan, egun horietan zehar Hondarribiko saltokien erakusleihoak era berezian distira egin dezaten”.

Hondarribia Abian, Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Planaren barruan antolatzen da ikastaroa. Lerro estrategikoen artean, merkatal, turismo eta zerbitzuen sektorea sustatzea da helburuetako bat.

Herriko hamar saltokik parte hartzen dute: Xera estetika, Vertigo, Done Pedro, Axalian, Natur House, Joxean harategia, Legamia, Ipotx goxoki denda, Ongi Etorri eta Canela.

“Ikastaro honetan erakusleihoa apaintzeko oinarrizko faktoreak ikasiko dituzte merkatariek, baita horretarako erabiltzen diren material eta teknika ezberdinak ere, dekorazio giro arrakastatsuak muntatzeko gai izatea lortzeko xedez. Merkatariek edonolako eskulanak burutuko dituzte beren erakusleihoa muntatu eta Hondarribia Blues Jaialdirako prestatzeko asmoz”, gehitu du Serranok.

Ikastaroak alde teorikoa, praktikoa eta saltokian bertan eskainitako alholkuritza saio bat darama. Formatzailea ordu bat egongo da saltokian, azken aholkuak eta azken ukituak emateko erakusleihoari. Era berean, dendaren barrualdea hobetzen saiatuko dira.

Mario Echevarria da formatzailea, eskarmentu handiko Bidasoa eskualdeko eraskuleiho-apaintzailea. Paketeria, Visual merchandising eta eraskusleihoen apainketarako ikastaroak hamaika merkatarien elkarteei emateaz gain, hainbat saltokiekin egiten du lan erakusleiho-apaintzaile gisa.