Eraso matxista bat gaitzesteko Hondarribiko Udalaren adierazpena

Udala osatzen duten EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP alderdiek bat egin dute adierazpen honekin

0
1228

Eraso matxista egon zen atzo arratsaldean Hondarribiko San Pedro kalean. Honen haria, Hondarrribiko Udalak talde guztiek sinatutako honako adierazpena ezagutzera eman du:

“Hondarribiko Udalak erabateko gaitzespen irmoa agertu nahi du atzo arratsaldean Hondarribiko San Pedro kalean izandako eraso matxistaren aurrean eta hurbiltasuna eta elkartasuna helarazi nahi dio erasoa jasandako emakumeari.

Eraso horrek pertsonen arteko errespetuzko bizikidetza urratu du eta tankera horretako eraso guztiak, giza-eskubideen urraketa diren neurrian, Hondarribian lekuz kanpo daudela nabarmendu nahi du Hondarribiko Udalak, pertsona guztiek, elkarrekin duintasunez bizitzeko eskubidea baitugu.

Herritarrok eta erakundeok indarkeria matxistari aurre egiteko dugun borondate sendoa ere gogorarazi nahi dugu, indarkeria-mota hori prebenitzea, detektatzea eta horri erantzuna ematea denon egitekoa baita. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu erasoa gertatu zenean biktima lagundu zuten herritarrei.

Hondarribiko Udalak herritar guztiei dei egiten die gaur asteazkena, ekainak 13, 20:00etan, San Pedro kalean (Correos parean) eraso matxista hau salatzeko egingo den elkarretaratzera”.