Azoka ekainaren 8 eta 9an izango da. / Hondarribiko Udala

Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak Hondarribiko “2019. urteko Erdi Aroko Azoka” argazki lehiaketa antolatu du. Azoka ekainaren 8 eta 9an izango da eta orduan aterako diren argazkiak entregatzeko epea uztailaren 3 artekoa izango da BAZen.

Partaide bakoitzak gehienez lau argazki aurkez ditzake, saritu edota argitaratu gabeak. Koloretan edo zuri-beltzean izan daitezke argazkiak, neurria 20×30 zentimetrokoa izan beharko duelarik (markorik eta euskarririk gabe).

Lanaren atzealdean izen bat idatziko da eta horrekin batera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanean edo lanetan idatzitako izen berak.

Kartazalaren barruan argazkiekin batera beste gutun-azal bat egongo da eta bere barnean egilearen izen-abizenak, helbidea, N.A.N.ren fotokopia eta telefonoa idatziko dira. Lehen hiru sarituentzat, 500, 400 eta 300 euroko sariak egongo dira.