Interesa duenak BAZen eman beharko du izena maiatzaren 30a baino lehen. / Hondarribiko Udala

Eskulanak egin eta Erdi Aroko postuan haiek erakutsi edo saldu nahi dituenak aukera dauka, jadanik, Hondarribiko Udalean eskaera egiteko. Ekainaren 9a eta 10eko asteburuan izango da aurtengo edizioa, eta, ohi bezala, herriko sortzaile orok dauka bertan postua jartzeko parada.

Baldintza bakarra hondarribiarra izan eta eskuz egindako sorkuntzak edukitzea da Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak jakinarazi duenez. Interesa duenak BAZen eman beharko du izena maiatzaren 30a baino lehen.