Errebellin kalea. / Hondarribiko Udala

Udalak Errebellin kaleko zenbait espaloietako maila jaisteko lanak burutu ditu. “Oinezkoentzako zenbait pasabideetan espaloiak alturaz jaitsi egin ditugu Errebellin kalean”, esan du Gonzalo Carrionek, Zerbitzuetako Zinegotziak.

“Helburu nagusiena irisgarritasunaren hobekuntzan lanean jarraitzea da. Gogoratu behar da inguru honetan Talaiaren hezkuntza zentro bat dagoela, eta hainbat komertzio eta etxebizitza ere. Hortaz, mugimendu handia izaten da, batez ere astelehenetik ostiralera”, gehitu du Carrionek.

Obren aurrekontua 14.780 eurokoa izan da.