Javier Ugarte eta Santiago Konpostelako kaleak berriritartzeko proiektuaren azken fasea hasi da. / Hondarribiko Udala

Aste honetan hasi da Javier Ugarte eta Santiago Konpostelako kaleak berriritartzeko proiektuaren azken fasea. Proiektuan Javier Ugarte kaleko eskuin espaloia geratzen da egokitzeko, eta beraz, errepideko errail bat itxi egingo da.

Santiago Konpostela kalea trafikora irekita dago eta beraz, sartu eta atera, obra hasi aurretik egiten zen bezala da: Javier Ugarte kaletik sartu, eta eskuinera egin Santiago Konpostelatik. Irteera aldiz Juan de Laborda kaletik egingo da.

Datozen asteetan, Javier Ugarte kalea amaitzen doan heinean, Harresilanda kaleko azken ikutuak egingo dira, Solbes aurrean hain zuzen ere.

Gogoratu behar da obra urriaren erdialdean hasi zela eta sei hilabete eta erdiz luzatuko dela; aurrekontua 1.266.106 eurokoa da eta lana Construcciones Moyúa enpresa egiten ari da.