Sopiteko zelaia. / Hendaiako Udala

Azken egunetako euriteak eta eguraldi iragarpen txarrak direla eta, Sopite eta Bixente Lizarazu futbol zelaiak eta Ondarraitzeko errugbi zelaiak itxi egin dira igande gaua arte.

Igandean Hendaiako Udalak egoera aztertuko du eta horren arabera hartuko du zelaiak berriro irekitzeko erabakia edo ez.