Hendaiako alkatea den Kotte Ecenarrok, Kirola eta Gazteriako ordezkaria den Jean-Michel Arruabarrenarekin batera, eskalada egiteko pareta aterpetu berria estreinatu dute Irandatz kiroldegian. Bertara Irandatz eskolako zuzendaria eta ikasleak ere hurbildu dira.
Entre-Prisa enpresak egin ditu egokitze lanak; egurrezko panela zulatuak instalatu eta eskalatzeko loki aldagarriak kokatu ditu, zailtasun ezberdineko 14 bide proposatuz Hendaiako kirolari eta eskalatzaileei.