Udaletxeko areto nagusian egin da zozketa. / Hondarribiko Udala

Udaletxeko areto nagusian eta notarioaren aurrean egin da, 13:00etan, bigarren eskualdaketako bizitza publikoen eskaeragile erregistroan familiako kideen arabera izena emana duten bizikidetza unitateen zozketa.

Hala, bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatu da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitza horiek. Zerrenda ostegunean lehen orduan zintzilikatuko da www.hondarribia.eus gunean eta udaletxeko arkupeetan dagoen iragarki taulan.

Une hauetan ez dago etxebizitzarik libre, baina egon ahala, zozketan ateratako zerrendatik tira egingo da, datorren 2018ko otsailean egin behar den zozketararte.