Ortolaiz eta Serrano. / Hondarribiko Udala

Estitxu Ortolaizen hondarribiarraren ‘Haziya’ argazki erakusketa asteazken honetatik ikusgai dago Hondarribian zehar.

Nekazaritza eta nekazariak dira protagonistak. Panelak Mendelun, Amuten, Damarri plazan, Foru kalean eta San Pedro kalean egongo dira.

Aurkezpenean Ortolaiz bera eta Maria Serrano Turismo eta Sustapen Ekonomikorako zinegotzia izan dira.