Guadalupeko inguruan lur-jausia egon da. / Hondarribiko Udala

Gaur jasan ditugun euriteek hainbat arazo eragin dituzte Hondarribian goizean zehar. Larriena Guadalupeko igoeran izan da, Errandonea baserria pasata. Bertan lur-jausi batek errepidea moztu behar izana eragin du. Zorionez, ez da kalteturik izan baina hurrengo egunetan itxita egongo da errepidea.

Halaber, Jaizubian ere, zailtasunak egon dira goizean zehar. Batez ere, Jaizubiako Elkartearen inguruan. Bertan errekak gainezka egin du eta. Hala ere, arriskurik ez da egon eta gutxinaka normaltasuna bueltatu da.

Bestalde, Higer ibilbidean ur asko jeitsi da goizeko lehenengo orduetan batez ere eta uholdeak sortu dira. Txingudiko Zerbitzuakeko langileek ura ponpatu dute eta dagoeneko errepidea libre dago.

Hondarribiko alkatea den Txomin Sagarzazuk esan duenez, “bai Ertzaintza, Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide saileko langileak, Txingudiko Zerbitzuak eta baita udaleko sail ezberdineko langileek egindako lana eskertzekoa da”.