Alain Rousset, Maria Chivite eta Iñigio Urkullu. / Euroeskualdea

Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdeak web orrialde berria du, joan den astelehenetik, abenduak 2. Webgunearen bidez, nazioarteko organismo honen errealitatea zein den eta bertako hiritarrei, 8,7 milioi biztanletik gorako kolektiboari, zer eskaintzen dien modu funtzional eta operatiboagoan transmititu nahi du erakundeak.

Era berean, Euroeskualdeak irudi korporatiboa ere estreinatu du, gaurdaino ez zuen identitate-ikur izango dena; duela hiru hamarraldi lehen pausoak eman zituen organismoaren sendotasuna berresten du, gaur egun 3,5 milio euroko urteroko aurrekontua duena eta 100.000 km²-tik gorako lurraldea ordezkatzen duena. Logotipoak bata bestearen gainean jarritako bi zubi edo arku irudikatzen ditu, batasunari eta lankidetzari zuzenean dei eginez.

Bere ibilbidean zehar, Euroeskualdeak informazio, baliabide eta gailu kopuru handia eskuratu du, dagoeneko online euskarrian eskuragarri jarrita daudeak. Baina webgunearen (euroregion-naen.eu) helburua informazioa eskaintzetik haratago doa; elkarrekintzarako jauzia eman nahi du, eta tresna operatiboa izan, bai hiritar arruntentzat, bai proiektu finantzagarrietan lider edo bazkide izan nahi duten ikasle, langile edo enpresentzat ere. Horren adierazgarri dira 2018an hainbat esparrutan finantzaturiko 115 proiektuak.

Erabiltzailearen rolak

Webgune berriak, erakundearen historiari eta funtzionamenduari buruzko informazio guztia eskaintzen du, lehenik eta behin, eta baita bere proiektu nagusienen webguneetarako loturak ere. Era berean, programen deialdiei buruzko informazioa eskaintzen du eta azken orduko berrien atala ere mantentzen du. Nabigazioa errazteko, bertako zerbitzu eta programen bidez eskuratu daiteke informazioa eta baita erabiltzailea identifikatzeko sorturiko bost roletako espazioaren bidez ere: “ikaslea naiz”, “partikularra naiz”, “proiektu bat daukat”, “enpresa naiz” eta “erakundea naiz”.

Webgunea hiru lan hizkuntzetan (frantsesa, gaztelania eta euskara) eskuragarri dago eta laster okzitanieraz eta ingelesez ere.

Identitate grafikoa

Identitate grafiko berriaren logotipoak bi arku ditu eta zubiak eraikitzeko nahia adierazten du, sare dinamikoa sortuz, pasabideak uztartuz, elkarlanerako dimentsio eta ibilbide berriak esploratuz.

Arkuek hiritarren arteko hurbiltasuna indartzeko proiektu guztiei zabaldutako aliantza bat irudikatzen dute, horretarako behar den espazioa bazter guztietan dagoelarik, Hendaian bai, baina Iruñean ere bai, eta Donostian, Bordelen, Gasteizen, Bidarten… Espazio horren zirkunferentzia bertako ekimen eta aurrerapenek marrazten dute. Puntuak mugikortasuna iradokitzen du, izan ere dena aldatzen da, ezer ez da finkoa: eskumenen elkargune puntuak daude, praktika onetarako elkartrukeak…. Euroeskualdea lurralde osoa argitzen duen puntu multzo bat da.