Botako den palmondo. / Hondarribiko Udala

Datorren ostiralean, hilak 8, Europa Ibilbideko lehenengo errotonda inguruko palmondo bat botako da, erortzeko arriskua baitu, oinean duen zuloagatik.

Eguraldiak galerazten ez badu, astelehenean, hilak 11, inguruko beste palmondo batekin ordezkatuko da. Egun osoko lana izango da.