Euskal Besta ospatuko da Hendaian abuztuaren 8tik 11ra

Hamabi gurdi izango dira guztira hiria zeharkatuko dutenak

0
992

Euskal Besta ospatuko da Hendaian abuztuaren 8tik 11ra. Ostalariek abuztuaren 9tik 12ra bitarte goizeko 3ak arte ostatuak zabalik izateko baimena jaso dute. 12 hendaiar elkartek hartuko dute parte bete-betean hiri barnea animatzen.

Egitaraua

Osteguna

– 9:00-19:00: Merke salmenta Errepublika plazan

Ostirala

– 19:00: Hiri Besta lasterketaren hasiera
– 20:00: Udaletxeko balkoitik bestak ireki ondoren, kaleak alaituko dituzte Les Genêts d’Anglet eta Baiona Banda musika taldeek
– 22:00: Dantzaldia Patcha Mama taldearen eskutik, hiri-barnean

Larunbata

– 15:00: pala txapelketaren finalak Beltzeniako trinketean
– 18:30: euskal dantzen ikuskizuna, mutxikoak, Hendaiako Mutxiko Elkartearekin, Errepublika plazan. Gero, dantzaldia Orots Taldearekin

Igandea

– 9:00: gastronomia eta eskulangintza azoka, errebote partidak eta karroen erakusketa Gaztelu Zaharreko aparkalekuan; baserritarrez jantzitako haur bikoteen aurkezpena Errepublika plazan
– 16:30: Kabalkada
– 23:30: suziriak Caballer sozietatearen eskutik