Sarrerak 12 eurotan saltzen dira.

Azken urteetako uztaileko agendan errepikatuz, asteazken honetan Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertu berezia eskainiko du Hondarribian. Itsas Etxea Auditoriumean gozatu ahal izango den emanaldia 20:00etan hasiko da, hiru euskal hiriburuetara eramango duen biraren barnean. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Hondarribian eskainiko ditu kontzertuak EGOk.

Sarrerak 12 eurotan saltzen dira https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean eta Arma Plazan. 18 urtetik beherakoentzat sarrerak 5 eurotan saltzen dira.

23 urte badira jada Euskal Herriko Gazte Orkestra sortu zela (1997an). Hona hemen orkestraren jarduna adierazten duten datuak: musika sinfonikoko eta ganbera-musikako 150 kontzertutik gora eskaini ditu, nazioarteko biretan dozena-erdi herrialde bisitatu ditu, 120.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu eta 1.000 gazteren partaidetza izan du 23 urte hauetan zehar.